Ozeano deritzon GENERADORE izugarri hori. MAREAK

“Pelamis” sistemak, aurreko kapituloan hitzegin dugunaz, ur gainazalean kokatzen dira, baina badaude beste aparatu batzuk itsasondoan murgilduz mareen korronteaz aprobetxatzen direnak.

Adituen ustetan, maremotrizaren energian gunerik interesgarriena Pentland Firth-en aurkitzen da, kostalde eskozesa eta Orkeny irlen arteko kanal estu honetatik segunduko hiru milioi tonelada adina ur pasa daitekelako. Askoren iritziz, Pentland Firth “sari lodi” bat da –mareen korronteetako Arabia Saudia- baina beste askok baieztatzen dutenagatik teknologia honen potentzialaren etekin osoa lortzeko oraindik belaunaldi bat pasa beharko da. Behin maila hau lorturik, Britainar Haundiko behar elektrikoaren %15a hornitzea espero da.

Espero den moduan, 10 urte barru, Pentland Itsasarteko ur sakonetan mila haizerrotaz osaturiko baso bat egongo da, hau da, itsasondoan 30 metro luzerako generadore hauek finkaturik egongo liratezke mareen mugimenduaren fluxu azkarraren energia jasoaz.

Aipaturiko itsasartean 1.000 MW sortzea espero da.

Korronteetan nahasirik datozen elikagai aberatsez erakarririk baleak aurki daitezke bertan, gainera, nazionalki garrantzitsua den itsas zonalde bezala izendatu nahi dute. Hori dela eta, altzairuzko generadorez josirik dagoen zonalde berri honen inguruan zalantzak eta kezkak sor daitezke. Hemen sortzen da arazoa, ingurugiro ebaluazioak egin arren, gehienetan teknologia horren garapenean interesaturik dauden enpresek kontratatzen dituztelako. Oraindik ez dago jakiterik zehaztasun guztiarekin, ekipo izugarri hauen ezarpenak Orkney Irletako itsas bizitzan nola eragingo duen.