Itsasoko ZABORTEGIAK

Aurretik aipatua dugun moduan, itsas gainazalean eta itsasondoan zabor ugari aurki daitezke gizakiok litoraletara edo Ozeanoetan dabiltzan itsasontziak uretara bota ondoren. Itsasoko soberakin guzti hauek itsasoko bizitzan, arrainetan, ugaztunetan, eta nola ez, hegaztietan du eragina.

KIMO nazioartearen txosten baten arabera, milioi batetik gora hegazti eta 100.000 bat itsas-ugaztun hiltzen dira urtero sareetan edo plastikozko ontzietan harrapaturik geratzean. Hitzegin izan dugu itsas-txakurretaz, zeinen siniskaitza izan daitekeen erakusten duten kuriositatea, batzuetan, kuriositate honek plastikozko eraztunetan harrapaturik hiltzera bultzatuz. Itsas-dortokei antzeko gauza bat gertatzen zaie, ur gainazalean dauden plastikoak medusekin nahastu eta jaten dituztenean. Hegazti ugarik ere, plastikozko zati txikiak koloredun arrain txikiekin nahastu ditzakete eta ondoren jan. Honi buruzko argazki ikusgarriak ikusi ahal izateko sar zaitezke eta Chris Jordan argazkilariak buruturikoak ikusi.

Ur gainazalean dauden plastikoez gain, hauetatik askatzen diren beste hainbat partikula mikroskopiko ere badaude, polimero arruntak deritzenak, esaterako polietileno polivilino kloruroa edo polipropilenoa, eta ura kutsatzen dute ingurugiroa kaltetuz. Animali filtratzaileek, adibidez marrazo peregrinoak edo bale mota ezberdinak, partikula hauek jaten dituzte.

Baina Itsasoko zaborraren kalteak ez dira itsasoko bizitzan soilik ematen gizakiok ere zuzenki edo zehiarka jasaten dugu. Arrantzak murriztu egin dira, eta arrazoietako bat arrainek zaborrak jatea litzateke. Honetaz gain, arrantzaleek denbora asko galtzen dute zaborra itsasontzietako motorretan sartzen delako eta hori gero konpondu egin behar delako.

Azken asteetan nabigatzen geundela, Itsasoko urgainazalean zabor ugari aurkitu ditugu, batez ere plastikozko botilak, tetra bric-ak, botila kutxak, plastikozko poltsak, ontzi ezberdinak, arrantza sareak, etab. Uretan flotatzen ikusi ditugunetaz gain, itsasondora erori diren eta ikusi ezin diren gainerantzeko guztiak daude.

Portuetan errazago izaten da zaborrak ikustea, baina ez dezagun ahaztu pisudun zaborrak behera jeisten direla eta itsasondoan geratzen direla, %80-62-ko zaborra hondartzetan aurkitzen da eta %55-38-a itsasondoan.

Baliteke arrazoi honegatik hasieran uste genuena baino zabor gutxiago aurkitu izana, baina ez dugu ahaztu behar ez ikusi arren hor daudela.