Hildako zerea

Ozeanoetan topatzen ditugun animaliak ez daude beti bizirik, batzutan, atzo bezala, hildako animaliak behatu daitezke. Hala ere, bale eta izurdeen kasuan, arruntagoa izaten da kostaldean lehorreratuta topatzea.

Atzo, iparraldera nabigatzen genuen bitartean, ontzilari batek urrunean zerbait beltza eta zuria ikusi zuen eta hurbiltzerakoan kaioez inguratutako hildako zere bat zela ikusi genuen.

Ziur aski arrazoi naturalengatik hildako 10 metrotako zere arrunt gazte batzen.