Zetazeoak behatzeko aukera

Martxotik aurrera, Madariaga Dorretxeak Hegaluze ontziarekin zetazeoak behatzeko irteerak antolatzen ditu Bermeoko portutik, prezio oso egoki batean.

Irteera hauetan beti doa AMBAR-eko kide bat, horrela izanda, parte-hartzaileek behatutako ugaztunei buruzko informazio interesgarria jasotzen dute. Duela gutxi, AMBAR-eko kideek hidrofono bat eskuratu dute eta honi esker zetazeo batzuk egiten dituzten soinuak entzutea posiblea da.

Irteera batzuetan, itsasoratu baino lehenago, hitzaldi bat antolatzen da Madariaga Dorretxean, partehartzaileek zetazeoei buruzko oinarrizko ezagutza batzuk jaso ahal izateko. Pasa den urtean egindako ia irteera guztietan lortu zuten zetazeoak behatzea, eta nola ez, itsastxori ezberdinak.

Hurrengo hilabeteetako programazioa ezagutzeko edota irteera batean izena emateko, beharrezkoa da Madariaga Dorretxera deitzea hurrengo telefonora: 94 687 04 02.

Argazkietan ikusten den bezala, apirilaren 17an egindako irteeran izurde handien (Tursiops truncatus)  talde bat hurbildu zen ontzira. Bi aste lehenago, pilotu-izurdeak behatzeko asmoarekin itsasoratu ziren, baina ezin izan ziren hain urrun atera, hala ere Bermeoko portutik mila batera, ontzitik oso gertu zere txiki (Balaenoptera acutorostrata) bat atera zen ur gainazalera. Espezie hau mistizetoa da, “bizarrak” dituen balea. Zoritzarrez, gaur egun japoniar eta norbegiarrek bale espezie hau ehizatzen dute.