Itsas Ekimena

Marxoaren 23ko asteburuan Itsas Ekimena ospatuko dugu.

Iaz egin genuen bezala, aurten ere II. Getxoko Itsas ekimena- Ereaga hondartza garbiketa antolatzen ari gara.

Ekitaldia martxoaren 25a igandean izango da eta gure itsas ingurugiroarenganako ardura eta hondakinen kudeaketa egokiari buruzko erreflexioa suspertu nahi dogu.

Hondartza garbitu eta bertara ailegatzen diren hondakinak aztertzeaz gain, gure hondartza eta kostaldeen gaur egungo egoerari buruz hitzegingo dugu, baita nola jokatu hau txarrera ez joateko. Gaur egun ezinezkoa baitzaigu Ozeanoak garbitzea, baina hauek zikintzen dituzten zaborren produkzioa murriztu dezakegu.

Garbiketak “itsas ekimena” izena izango du eta kolaboratzaile bezala Marefondum, RKabentura, Cabo Billano eta Surfrider Foundation izango ditugu, azken hau hondartza garbiketak antolatzen aurrendari delarik. Asteburu beran, hainbat garbiketa antolatuko dira Lur Planetako beste hainbat hondartzetan.

Hondartza garbitzeaz gain, Marefondum erakundeko urpekarien laguntzari esker, itsas hondoa ere garbituko dugu. Eta Cabo Billano eta RKabenturaren piraguei esker, nahi duenak ur gainazaleko hondakinak jaso ahal izango ditu, baita hasiberrien estropada batean parte hartu ere.

Zure senide, lagun, lankide, aisialdi taldearekin, etab, parte hartu nahi baduzu bidali mezu bat andrea@pakeabizkaia.com helbide elektronikora edota deitu 94 491 35 96. Urpekari moduan parte hartu nahi baduzu, klikatu hemen.

Baita ere ume eta nagusientzako hondakinak berrerabiltzeko tailer bat ere antolatuko dugula.