Xibartak

Atlantikoan zehar nabigatzen eta Groenlandiako kostaldean, sarritan topatu ditugu jakin minarekin agertzen diren bizkar ilunak, bakarrik beren bizkarreko edo buztaneko hegalak erakusten dizkigutelarik.

Bale xibartak dira, askotan jauzi ikaragarriak ematen dituztenak gorputz ia osoa ur kanpotik ateratzen eta atzealde edo sabela gainean eroriz. Orain arte ez ditugu era izugarri honetan ikusi, bai ostera beraien putz eta hegalak. Jauziak egiten dituztenean, zuriak izaten diren hegal pektoralak erakusten dituzte

Zetazeo mota hau ia ozeano guztietan topa ditzakegu, urteko sasoiaren arabera migratzen dutelarik. Neguan, latitude altuetan dauden elikatzeko ur hotzak nahiago dituzte, udan latitude baxuetan dauden hazkuntzarako ur epelagoetara joaten direlarik. Mugimendu hauek, milaka kilometrotako migrazioak suposatzen dituzte. Arrain txikiak eta krilla jaten dute, horretarako teknika ezberdinak erabiliz, askotan ur eta elikagai masa handiak irensten dituzte. Beste batzuetan, hegalekin kolpeak ematen dizkiete arrainak tontotzeko, hauek errazago harrapatzeko helburuarekin.

Buztaneko hegala zuria eta beltza izaten da, ale bakoitzak besteekin konparatuta, guztiz ezberdina daukalarik. Honi esker, zientzialariek identifikatu ditzakete  eta beren ohiturak denbora epe luze batean zehar jarraitu ditzakete.