Lerwick-eko ITSAS TXAKURRAK eta arrantza

Shetland Irletako hiriburua, Lerwick, historikoki eta gaur egun ere arrantza mundura oso loturik egon da. Bertako ekonomia arrantzan eta portuan oinarritzen da, eta horregatik bertan arrantzaleen itsasontzi eta biltegi asko ikus daitezke.

Arrantzaleen itsasontzia porturatzean itsas-txakur asko gerturatzen dira bertara, eta arrantzaleak soberan dituzten arrainak uretara botatzen hasten dira. Orduan, ur-zirku baten espektakulo moduan, itsas-txakurrak saltoka hasten dira arrain horiek jan ahal izateko.

Egoera honek hausnarketara bultzatzen gaitu, hona eztabaidarako 3 argudio:

1-      Foken elikadura arrain bentikoak dira eta batzuetan krustazeoak eta zefalopodoak. Animali hauek ehizatu ahal izateko, ebakortz, letagin eta atzeko hagin handi eta indartsuak dituzte, beraz, naturalki oso prestatuak daude beraien elikadura eskuratzeko.

Gizakiaren eragina dela eta, itsasoko ekosistemak desorekatu egin dira, eta espezien arteko elikadura katea ere kolokan jartzen da, eta ondorioz, naturalki itsas-animaliek dituzten ohitura eta jarrerak aldatzen dira. Esaterako, foken jatorrizko elikadura arrain bentikoak badira, eta arrantzaren ondorioz gutxituz badoaz fokak beharturik daude beraien presak beste nonbaitetik lortzea, eta presa hauek lortzeko esfortzu txikiagoa egin behar badute, argi dago ehiza alde batera utziko dutela, eta ohiturak aldatzen joango direla, beraien berezko trebetasunak piskanaka galduz.

2-      Duela ehundaka urte hasi zirela ia mundu osoan zehar arrainak jaula, tanke edo zeldetan hazten, lurreko animali askorekin egiten den moduan. Eskozia aldean honelako hainbat ikus daitezke, eta bertatik gertu itsas txakur, koartza eta itsas beleak arrainak jateko asmoekin. Honen aurrean, akuikultore askok animali hauen aurka tirokatzen dute, kalkuluen arabera Eskozian urtero 3000 foka erahiliz.

Arrasteko arrantzaren bitartez, arrantzatzea nahi den arrainaz gain merkatuan balio gutxi duten arrainak edota arrain oso txikiak harrapatzen dira, eta itsasontzia porturatzean arrantzaleek uretara botatzen dituzte soberan dituztenak, urtean zehar 18 eta 40 milioi tonelada artean estimaturik, edo 27 milioi tonelada  Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO)-ren ustez. Lerwicken askotan errepikatzen da honako hau, eta fokek ikasia dute non lortu erraz   beraien jana.