Mousa irlak eta bere ITSAS TXAKURRAK

Aurreko dokumentoan esan genuen moduan, Mousa Irla oso garrantzitsua da bere naturaren aberastasunagatik, eta ez bakarrik bertan bizi diren hegazti kopuru handiagatik, baizik eta bertako hondartzetan lasai asko atsedena hartzen egoten diren itsas-txakurrengatik ere.

RSPB-ko kideak berauen kontserbazioan ere aritzen dira, dauden banakoak kontatzen eta irla bisitatzen dugun kuriosoengandik babesten. Derrigorrezko distantzia errespetatu beharreko garaia, kumeak hasten ari direnekoa da, oso garrantzitsua baita ez estresatzea ezta ez molestatzea.

Pinnipedoen (itsas-txakurren) munduko % 40a Irlanda eta Erresuma Batuan aurkitzen dira, eta hauetako % 90a Eskozian.

Irlan dauden foka espezieak bi dira: Itsas txakur grisa (Halichoerus grypus)  eta itsas txakur arrunta (Phoca vitulina). Azken 20 urteetan arruntak 400 izatetik 60 izatera pasa dira, arrazoi ezberdinengatik. Alde batetik, aldaketa klimatikoak beraien elikaduraren parte diren arrain txikien murrizketa eragin du, ondorioz itsas txakurren kopurua jeitsiz. Itsas txakurra grisarekin ez da berdina gertatzen, itsas zabalera urruntzen direlako arrantzara, eta honela irlako kopurua egonkor mantentzen delako.

Gainera, arruntaren desagerpenaren beste arrazoi bat da Orkak irlaraino gerturatzen direla kumeak ehizatzera, baina grisekin ez da hori gertatzen, kopurua haunditzen baitoa, hauen kumeen hazkuntza garaia neguan delako, eta garai honetan Orkak ez direlako irlara gerturatzen.