Mousa irlak eta bere HEGAZTIAK (Ekaitz-txori txikiak eta Europako Zanga)

Mousa Shetland konplexua osatzen duen irletako bat da. Denboran ainguraturiko eta bizi basatiaz josiriko erreserba natural txiki bat da, eta gaur egun pertsonarik ez da bizi bertan. Irla hau ere ezaguna da Burdin Aro garaiko dorreagatik, duela 2400 urtetatik dagoela bertako kosta zaintzen, baina batezere, bere hegazti, itsas-txakur eta edertasun lasaia.

Hedadura txikiko irla eder honetan, itsas hegazti ugari elkarbizi dira, eta irlan dauden arrain txiki eta krustazeoz elikatzen dira. Klima aldaketak eta beronek ekarri duen Ozeanoen tenperaturaren igoerak animali txiki hauek murrizketa eragin du, eta ondorioz udan irla bisitatzen duten hegaztien kopurua ere jeitsi da.

Gizakirik bizi ez arren, bertako animalia espezieak tarteka RSPB-ko (Royal Society for the Protection of Birds, Erresuma Batu osoko hegazti eta beste espezie batzuen babes lanean aritzen den ONG-a),  langile eta bolondresekin elkarbizi behar dute.  RSPB-ko Helen Moncrieff kidea izan da irla honetako bioaniztasuna erakutsi diguna. ONG honetako partaideak bertan egoten dira udan beraien ikerketak sakontzen, eta honela bertako espezie ezberdinak kontserbatzen.

Beraien lanetako bat ingurugiro-hezkuntza da, erreserba naturaletan hegaztien inguruko iharduera ezberdinak burutuz bai lehen hezkuntzako bai bigarren hezkuntzako ikasleekin, eta lehen aipatu bezala beste lan mota bat ikerketa da. Konkretuki, Mousa irlan Ekaitz txori txikiaren jarraipena egiten dute, horretarako bi modu erabiliz: irrati-transmisorea eta satelite bidezkoa. Irrati bidezko jarraipena egiteko, ekaitz txoriei arnes txiki batekin lotzen diete urte beteko iraupena duen irratia, eta satelite bidez burutzeko txip txiki bat itsasten diete.

Erakutsi dizkigun hegaztien artean, Ekaitz txori txikia edo Oceanodroma leucorhoa aurkitzen da, Europa osoko itsas hegaztirik txikiena. Harresietako tarteetan, hondartzan edota irlako harrizko dorrean egiten dute kabia. Egunez irla osotik dabiltz eta gauez beraien kabietara itzultzen dira, beraien abestiekin atmosfera majiko bat sortuz. Txori txiki hau Afrikako hegoaldera joaten da uda epela pasatzera, eta migrazio honetan gure kantabriar kostaldeak bisitatzen ditu. Urgainazaleko zooplanktona, arrain txikiak eta txibiak jaten ditu, eta gainazaletik eta uretan murgilduta harrapatzen ditu harrapakinak.

Irlan ere badaude  Europako Zangak edo Morus bassanus tamaina handiko hegaztiak (metro bat adina izan dezakete). Helduak lumadi txuriagatik, punta beltzeko hegalengatik eta buru horiskagatik ezberdintzen dira.

Udaldia irlako labarretan kabia egiteko eta kumeak hazteko aprobetxatzen dute, eta neguan  ekuatore aldera emigratzeko.

Zangak beraien hegaldiagatik dira bereziak, eta elikatzeko orduan uretan 40 metro adina sar daitezkelako goitik behera, uretan sartzear daudenean hegoak atzerantz jartzen dituzte. Batzuetan, taldeka jeisten dira, izugarrizko espektakuloa sortuz,eta banketea beste hegazti eta zetazeo batzuekin elkarbanatuz  ur barruan eta gainazalean.

Txori hauek ere gure kostaldetik ikus daitezke, bai taldeka bai bakarka.

Informazio gehiago: www.rspb.org.uk/scotland