Zetazoen inguruko ikerketak

MICS (Mingan Island cetacean Study) itsas ugaztunei buruzko ikerketak egiten dituen gobernuz kanpoko erakunde bat da.

Arriskuan dagoen bale urdinari (Balaenoptera musculus) buruzko ikerketak egiten lehenengo erakundea izan zen San Lorenzo ibaian.

Bere ikerketak finantziatu ahal izateko, MICSek, ikerketa sesioak eskeintzeaz gain, beren lanetan jendea parte hartzera gonbidatzen du. Sesio hauen bitartez, jendeak zetazeoak beren habitat naturalean ikus ditzake eta honen ondorioz, hauek zaindu eta babesteko garrantziaz sentsibilizatu eta grina sortu.

Ikerketa lanak bale urdina, bale xibarta, zere arrunta eta zere txikiaren inguruan egiten dituzte eta noizean behin Atlantikoko izurde albo txuariari buruzko beste ikerketak eginez. Fotoidentifikazioaren bitartez, gaur egun, Ipar Atlantikoko 410 bale urdin dituzte identifikatuta. Honi esker bale taldeen tamaina, dispertsioa, migrazio ohiturak eta aleen adina jakin dezakete.

Argazki bitarteko identifikazioarekin batera, azalaren biopsioak egiten dituzte, eta hauek, baleen sexua eta kodigo genetikoa ematen dute. Horrela taldeen estruktura soziala, erreprodukzioa eta espezie bakoitzaren genealogia hobeto ulertu dezakete.

Biopsia hauetan batutako gantzari esker, PBC, pestizida edota dioxina bezalako sustantzia kutsakorren konzentrazioa neurtu dezakete. Gaur egun Ipar Amerikan debekatuta dauden sustantzia hauek, osasunean kalte ikaragarriak sortzen dituzte, gantzak akumulatu egiten baitira denbora luzez.