2010eko Bilboko itsasadarreko uren kalitatearen JARRAIPENA

Urriaren erdialdean albiste pozgarri bat jaso dugu.

Bilboko itsasadarrean urtero AZTI-Tecnaliak jasotzen dituen laginetan eta Bilboko Ur Patzuergoak egiten duen lanetan, oso emaitza onak jaso dira, zonaldean inoiz jaso diren onenak.

1990. urtean hasi ziren Itsasadarreko sedimentuen eta faunaren laginketak egiten urtero, bertako uren kalitatea neurtzeko.

Oraindik ez ditugu analisien emaitzak, baina aipatu beharra dago aurten arrainen 24 espezie ezberdin aurkitu direla, eta Olabeaga eta Euskaldunaren artean hainbat arrain eta krustazeo aurkitu direla.

Aingira

Zarboa

Zonalde honetan 2002. urterarte ez zegoen ez arrainik ez krustazeorik, baina 2010eko kanpainan izkirak (bi espezie), karramarroak (3 espezie), zarboa, zarbo beltza, aingira, lupia, muxarra, muxar buztanbeltza, akula, korrokoia, txopa, platuxa latza, platuxa leuna eta mihi-arrainen bi espezie.

Beraz, emaitza honekin esan daiteke Bilboko Itsasadarreko ingurugiro kalitatea hobetzen doala, eta ondorioz bertako baldintzak hobetzen doazela espezieak mantentzeko.