Piloto izurde hegaluzea

Mendeetan zehar ehizatua izan zen zetazeo hau, hala ere gaur egun, ez daude desagertzeko zorian eta gure Kantauri itsasoan sarritan ikus ditzakegu

Batzuetan, beste zetazeoekin batera agertzen da, hala nola zere txikiekin, izurde arrunt, handi edota Atlantikoko albo zuriekin.

Bere luzera eta goiko hegalaren arabera, ale gazteak, eme edo ar nagusiak diren jakin dezakegu. Taldekoiak dira, horregatik beti ikusiko ditugu batutako taldeetan. Askotan itsasontziak haiengana hurbiltzea baimentzen dute edota haiek hurbiltzen dira. Argazkietan ikusten den bezala, egun hartan,Groenlandiako Narsaqetik gertu geundela, talde hau hurbildu zitzaigun eta denbora luzez belaontzi ondoan igerian ibili ziren uretan berriro murgildu arte. Elikatzeko murgiltzen direnean hamar minutu egon daitezke urpean eta hori baino lehenago beti egiten dituzte arnasketa arin batzuk. Txibiak eta arrainak jaten dituzte eta bi hemisferioetako ur sakonetan ibiltzea gustatzen zaie.