Belugak edo Itsasoko Kanarioak

Adinaren arabera duen kolore argi, gris, zuri edo horia dela eta, identifikatzeko oso erraza den zetazeo bat da.

Jaiotzerakoan kolore grisa izaten dute, eta nagusitu ahala argitu egiten dira helduak izan arte, 5 eta 10 urte artean, noiz kolore argiago bat izaten dute.

Artikoko eta subartikoan bizi dira, sakonera gutxiko uretan edo estuarioetan. San Lorenzo ibaian adibidez, 400 biztanle dituen talde bat bizi da urte osoan zehar; hauek ikustea oso erraza izaten da oso kuriosoak baitira. Oso lepo malgua daukatenez erraztasun osoz ateratzen dute burua ur gainazaletik, beren inguruetara begiratzeko. Bekokiaren itxura edota ezpainen forma aldatzen dutenez, oso aurpegi adierazgarria dute, eta askotan irribarretsu edo txistuka daudela ematen du. Aurpegi aldaketa hauek komunikatzeko egiten dituzten soinuekin erlazionatuta egon daiteke.

Aitzinako arrantzaleek itsasoko kanarioak deitzen zieten, itsasontzietatik entzuteko errazak diren soinu harrigarriak egiten dituztelako. Artikoan betidanik ehizatu egin dituzte, baina azkenengo hamarkadetako ehiza komertzialak dauka mundu osoko Belugen murrizketaren erantzukizuna.

Artikoko Belugak izotzean atrapatuta geratzen direnean, hartz polar eta gizakientzako presa erraza bihurtzen da. Urperatzen direnean minutu bat eta hamar artean ezkutatzen dira, baina denbora hori bukatzerakoan, berriro atera behar dira gainazalera arnasa hartzeko eta orduan egoten dira gizakiak eta hartzak beren arma edo atzaparrekin hauen zain. Beluga hauek, hartzen erasoen ondorioz, orbainak izaten dituzte lepoan.