Izurde eta baleen BEHAKETAK IWDG-kin

Hiritarrek egindako itsas animalien behaketa kasualak oso garrantzitsuak dira IWDG-erako. Alde batetik ikereketa eta zenbaketen onurarako, eta bestetik hiritarren sentsibilizazioa garatu ahal izateko.

Pertsona batek animaliren bat zetazeoen bat behatzen duenean eta datu hori ikerketerako eskeintzen duenean, Ozeanoenganako eta bioaniztasunarenganako erantzunkizuna sortzen zaio.

Horrexegatik, holako espezien kontserbazioan lan egiten duten taldeek, informazio gidak egiten dituzte, edonork animali bat behatu eta erregistratu dezan, sasi-zientzilariak izango bagina bezala.

IWDG-k bezala, oso gida interesgarri eta aproposa egin baitute. Gainera irlaren kokapen geografikoa dela eta, Itsas bioaniztasunerako oso leku aproposa da Irlanda, bertan ipar eta hegoaldetik datozen hainbat animali geratzen baitira. Jendeak lurretik egiten dituzte behaketak, gure kostaldeetan aspaldi gertatzen ez dana.

Gida honetan hainbat aholku ematen dituzte, zer erabili, non kokatu, eta irlako ze leku den apoposa behaketak egiteko. Gainera espezie bakoitza eta bere ezaugarrien deskribapen zehaztua ematen dute marrazki eta argazkien bitartez. Laguntza honekin, edozeinek identifikatu ditzake gizurde edo baleak, haien buztana, hegala edo burua ur kanpoan ikusita.

Gizurde eta baleak ezberdintzeko hainbat adierazle jarraitu behar ditugu. Garrantzitsua da bizkarreko hegalaren formaz eta posizioaz jabetezea; burutik edo buztanetik gertuago badago; handia edo txikia bada; zuzena, triangularra edo amu forma badauka. Gertatu ohi da ere bai, espezi bedineko animalien artean, tamainu eta froma ezberdinak topatzea.

Bale urdin edo rorkualen bizkarreko hegala, burutil bi herenetara dago kokatuta.

Gizurdeena, gorputzaren erdikaldean egon ohi da.

Piloto baleena, burutik hasita erdikaldetik gertu dago.

Bizkarreko hegalen forma ezberdinak:

Informazio gehiago: www.iwdg.ie