Zereen behaketa

Atzo zeru garden eta eguzkitsu batekin esnatu ginenez, bagenekien aproposa izango zela zetazeoak behatzeko. Goizeko lehenengo orduetan izurde arrunten talde txiki bat hurbildu zitzaigun egunon esatera.

Azkenengo egunetan mugimendu asko izan ondoren, Itsasoak aukera paregabea eskaini zigun zetazeoak ikusteko, haize gutxi, argi asko eta olatu luzea. Ordu-bi erdiak aldera, eskifai guztia egun lasaiarekin  kanpoan disfrutatzen zegoen bitartean, derrepente norbaitek zera oihukatu zuen: Putz!! Orduan guztiok norabide berdinean begiratu dugu eta itsas milia t´erdi batetara ur gainazaletik ateratzen ziren putz konpasatu batzuk ikusi genituen. Minutu batzuetan ikusi ondoren, desagertu egin ziren eta 6-7 minutu pasatzerakoan berriro agertzeko, oraingoan popa aldean eta bost ale.

Belaontzira ez zirenez nahiko hurbildu eta animalien neurriak ez ditugunez ondo kalkulatu, ez zaigu argi geratu zere arruntak (Balaenoptera physalus) edo zere txikiak (Balaenoptera acutorostrata) baziren, biak baleak dituzten mistizeto familiakoak.

Zereek gorputz fina  eta punta itxurako buru mehea daukate, horri esker beste bale motekin desberdintzen ditugu, hala nola, kaxaloteak edo euskal baleak. Eztarri eta sabel aldean ildaskak dituzte (zereen ezaugarria), kantitatea espeziaren arabera aldatzen delarik eta bakarrik alboz, buruz gora edo salto egiten dutenean ikus daitezkeenak.