Goazen erostera!

Zeini ez zaio inoiz ahaztu ogia erostea, entsaladarako tomateak, afaltzeko arraina… eta konturatzerakoan korrika baten erostera joan? Hau galbana orain jeistea…

Itsasontzian ez dago galbanarik, “dendara jeistea” oso hezea izan daitekelako eta igerian asko neka gaitezkelako.

Probisioaren aurreikuspena denborarekin egin beharra dago, lurrik ikutu gabe pasako dugun denbora kalkulatuz eta zapalduko dugun “Lurraren” arabera ez da erraza Tolosa edo Gernikako babarrunak aurkitzea, azken hauek Gernikan beran ere zaila izanik aurkitzea. Beste egunean etxekoandre batek esan zidan Gernikako arbolaren ondoan dagoen bitxi denda batean ikusi zituela… Oliba olioarekin edo Frantziako txanpai oberenarekin lehian dagoen gure ardoarekin beste haunbeste gertatzen da. Iberikoa beste alde batean utziko dugu, hori bai delako oso zaila lortzea, ezinezkoa ez esatearren.

Argudio hauek kontuan izanik, itsasontzian zera erabaki genuen: lekadunak (Gernikako eta Tolosako babarrunak, babarrun txuriak, txitxirioak eta dilistak); oliba olioa; iberiar lukainka; “ARBIZU enbutido eta pateak” enpresak oparituriko txorizoak, txistorrak, panzeta eta pateak (oso oso onak daudenak!) eta gazta etxetik eraman genituen.

Barazkiek, frutek, ogiek, Mungiatik eraman genuena asko gustatu zitzaien berdez jantzitako neska-mutil hauei, arraultzek eta esnekiek bizi mugatua dute eta Irlandara iritsi ginenerako, gure lehen geldialdira alegia, ez zen gure baratze, frutarbola eta gure okinek eginiko produktuen arrastorik geratzen.

Honela izanik, porturatzen garen aldiro elikagai hauek lortu behar ditugu eta erraza iruditu arren, latitude hauetan fruta eta barazki ona erostea ez da erraza izaten, ez baitute ohitura handirik horretarako, akaso ez dutelako botere kaloriko handia…

Itsasontziko biltegia ongi antolatzea oso garrantzitsua da, bertan eguneko 50 bat lurjauzi bizi daitezkelako, eta Eolo eta Neptuno aspertzen badira eta gurekin aurrez aurre topatzea erabakitzen badute, hor beti amaitzen dugu lurretatik, eta janaria ez badago ongi gorderik eta eutsirik porru bat zure begien aurretik zanga goseti baten moduan pasatzen dela ikus dezakezu.

Objetuak itsasontzian biltzea, bai janaria bai beste edozein materia “estibatzea” deritzo, eta garrantzitsua da ongi burutzea produktuak egoera onean irits daitezen, eta batez ere gaizki egiteak dakarren segurtasun arriskuagatik, pentsatu “porru zangatsuan” beharrean laban zorroztu bat izan daitekela…

Pakea Bizkaia ibilaldi luzeak burutzeko pentsatua dagoen itsasontzi bat da eta 14 pertsonen eskifaiarekin, gu 8 gara, eta horregatik dauka horrenbeste toki gauzak gordetzeko. Jaki gehienak jantokiko eserlekuen azpian gordetzen dira, bertan modu garbi, lehor eta zihur batean doazelako. Armairuak eta hozkailua ere badugu, haragia, arrainak, esnea, arraultzak… baldintza egokitan mantentzeko.

Espero dut itsasontzian bizitzeak suposatzen duenaren parte bat helearaztea, eta erosketetara joatea zeinen desberdina izan daitekeen zehozer falta zaizula dakizunean, berandu denean eta azoka itxirik dagoenean…