HAIZEARI buruzko nozioak

Itsasora irten aurreko kontzeptu batzu, gaur haizeaz hitzegingo dugu. Gogoratu, parte metereologikoek beti esango dizutela haizearen norabidea, hau da, nondik datorren haizea baina ez nora doan, kontuz honekin gaizkiulertuak sor daitezke eta.

Ana Urrutiaren jarraitzeak ez izan arren, metereologia, edota hemendik esan ohi dugun bezala “eguraldia”  kontuan hartu beharra dugu. Zure lehen nabigaldietan itsas zabalera ez atera arren eta kostatik ibili arren, garrantzitsua da kontuan izatea izan behar duzun haizea eta ia honen indarra aldatu behar den. Horretarako, interneten datu metereologiko asko dituzu, baina gomendatzen dizugu konparaketak egitea ahalik eta hobekien jakiteko egin behar duen haizea. Ez zaitez fiatu soilik telebistan azaltzen diren datuetaz, iragarpenak lokalak izan ohi direlako eta Itsasoan dena alda tu daitekelako, batzuetan, modu bortitzean eta guzti.

Egun eguzkitsuak askoz atseginagoak dira egun euritsu eta hotzak baino, baina nabigazio on batetaz gozatzeko ezinbestekoa den baldintza haize ona izatea da. Gutxirekin, itsasontzia mugitzeko indarra faltako da, eta gehiegirekin, zailtasunak azaldu litezke. Ez ahaztu, Itsasoan, batzuetan, haizea modu bortitzean alda daitekela.

Haizea neurtzeko eta graduatzeko, KORAPILOAK erabiltzen dira eta Beufort eskala.

KORAPILO: Mila nautiko orduko abiadura duen neurria. 8-12 korapilorekin nabigazioaz gozatuko dugu, baina 18-20-tik gorako korapiloekin hobe ongi pentsatzea.

BEAUFORT ESKALA: Itsasoaren eta kostaren egoeraren deskribapenean oinarritzen da eta “0 Indarra” edo lasaia (0-1 korapilorekin) izatetik, “12 Indarra” edo Hurakanera (64 edo gehiagorekin) doa. 5 Indarretik gora, nabigazioan hasi berriak, hobe lurrean edo hondartzan geratzen bagara olatuetaz disfrutatzen.

Kostarekiko paraleloak diren haizeak oso egokiak dira nabigatzeko eta lurrera itzultzeko; aldiz, lurreko haizearekin kontuz ibili beharra dago itsas barrura bultzatzen duelako, beraz, lurrera itzultzeko kontuan izan beharreko datua da. Itsasoko haizeak berriz, popaz nabigatuz etxera itzultzen lagunduko digu.