Pakea Bizkaia taldearen ENTRENAMENDUAK

Pakea Bizkaia taldeak egunero jarraitzen du entrenamendu fisikoekin; sesio hauek bi helburu dituzte: itsasaldi luzeak egiteko beharrezkoa den prestaketa fisikoa izatea eta talde solido bat lortzea.

Fase ezberdinetan banatzen dira:

Lehenengo bat non malgutasuna eta elastikotasuna landu egiten den; gerora itsasaldian ariketa berdinekin jarraitzea garrantzitsua izango delarik.

Bigarren fasean,  indarra eta erresistentzia lantzen da pesa sesio bizien bitartez.

Eta hirugarren fase aerobiko bat, non bizikleta, arraun eta makina eliptikoa lantzen diren.

Itsaoan ibiliko garenez, ezin dugu ura ahaztu, horregatik ur ariketak egiten ditugu, neguan igerilekuan eta udaberri garaian eguraldiak uzten badigu, itsasoan.