“Meteorologia eta estrategia” LIBURUA

Metereologia maite duten nabigatzaileentzako liburu onenetarikoa Jean Yves Bernot-en “Meteorología y Estrategia” da. Jean Yves matematiko eta ozeanografoa famatua egin routier eta nabigatzaile moduan

Regatista famatua eta esperientziaduna izan da (The Race eta Volvo, mundu birak egin ditu) eta garaiko regatista onenei, Michel Desjoyeaux eta Ellen MacArthu besteen artean, metereologia eta estrategiari buruzko formakuntza eskeini die.

Liburu honetan saiatzen da irakurleak eta nabigatzaileak metereologia modu autonomoan erabil dezatela. Liburu honek lau atal ditu:

-        Dokumentuen irakurketa, hau da, eskuragarri dugun informazio guztia irakurtzen eta interpretatzen jakitea.

-        Egiten duen eguraldia eta bere garapena. Fenomeno metereologiko klasikoak eta bere garapena antzematea , eta tokiko metereologiarekin erlazionatzea du helburu.

-        Gure iragarpena egitea.

-        Adibideak eta aplikazioak.

Liburu hau gida bat da, nahiz eta bolumen handia izan, egoerak modu praktikoan azaltzen dituelako eta edozein nabigatzailek identifikatu ditzakelako nabigatzean.