Ontziko BELAK

Belauntzi batek aurrera jarrai dezan haizearen indarraren bultzada behar du, haizeak belak nola ferekatzen dituen sentitu beharra dago. Haizearen indarra proaranzko bultzada batean eraldatzen laguntzen digute belek.

Material ezberdinez eginak daude, hasieran, duela mende asko kotoizkoak eta larruzkoak ziren; gaur egun berriz, material sintetikoak erabiltzen dituzte hauek egiteko. Pisuak erresistentziarekin eta nabigatzeko gaitasunarekin du zerikusia, hala ere gero eta pisu gehiago izan, gero eta garestiagoak izango dira. Belak aukeratzeko orduan, argi izan behar dugu zein den gure helburua eta zein motatako nabigazioa egin nahi dugun.

Belak ezinbestekoak dira belauntzia ondo nabigatzeko, hori dela eta ondo zaindu behar ditugu. Haizearekin “flameatzea” ekidituko dugu, hau da, eskotak komeni zaion tentsioa izatea beti, eta bestalde belak igo eta eta jasotzea ahalik eta arinen.

Nabigazioa bukatzen dugunean, olatuen ur gaziaren zipristinak ondo kentzea garrantzitsua da eta horren ostean, lehor daudenean, zorroetan ondo tolestuta gordetzea.

Bela nagusia botabaran tolesturik uzten badugu, nagusiaren funda lehen bait lehen jarriko dugu, honela eguzki izpiek, euriak edo haizeak, belauntzia loturik dagoen bitartean bela izorra dezaten ekiditeko.

Daukagun haizearen intentsitatearendako, beti topatu behar dugu konbinazio egoki bat. Ez asko ez gutxi. Jotzen duen haizearendako bela gehiegi jasota baldin badago, lortuko dugun gauza bakarra belak desgastatzea izango da, belauntzia gehiegi etzitzea, eta masta arriskuan jartzea. Alderantziz, bela gutxiegi jasotzen badugu, olatuen artean nabigatzeko beharrezkoa dugun abiadurarik gabe geratzen gara.

Gogoratu, batez ere nabigazio luzeetan, lehenengo aldiz bela nagusia gutxitzeko edo brankaldeko bela aldatzeko unea burura etortzen den momentua dela bela gutxitzeko unea.

Pakea Bizkaian, bela nagusia, masta aurrean dagoen trinketa eta honen aurretik dagoen Yankee-a dauzkagu. Haizeak popatik jotzen duenerako, spinnaker bat ere badugu. Bela gogorrak, eta iraunkorrak dira, nahiz eta pisutsuak izan.