Itasontzia UR GOZOZ busti

Itsasontzia ur gozoz ureztatzea oso garrantzitsua da, itsasoko urak dena bustitzen duelako eta gatzez estalirik uzten duelako.

Gatzak materialak higatzen ditu. Ur gatzia lehortzean gatza kristalizatzen da, eta material hauek erasotzen ditu korrosio moduan, akastilajeak (poleak, stoper-ak, grileteak), wintxeak, jarziak, kaboak… hau da, itsasontzi gainean dagoen guztia izorratzen da.  Horregatik, oso, oso garrantzitsua da nabigatu ondoren eta portura iristerakoan mangera baten bitartez ur gezaz ureztatzea gatza disolbatzeko eta honela material hauen korrosioa ekiditeko eta beraien bizitza luzatu ahal izateko.